Kanpo espazioaren kalitateak jolasteko,
hainbat elkarrekintza izateko, esploratzeko edota ikasteko eskaintzeko egokia
egiten duen inguru naturalari egiten dio erreferentzia. Kalitate altua ziurtatzeko
edo bermatzeko, hainbat eremu kontuan hartu behar dira:
·
1, Giro erosoa sortzea. Espazioek
atseginak eta zainduak izan behar dute: eskuragarritasuna bermatu behar dute;
eta jolasteko inguru egokiak izan behar dituzte.
·
2, Material aproposa beharrezkoa
da, haurraren adinera eta ezaugarrietara egokitutako materiala. Material horrek
haurrei jolasteko hainbat aukera eskaini behar die; gauzak lurrera botatzeko,
ikertzeko, esperimentatzeko, esploratzeko edo antolatzeko.
o
Estruktura gabeko materialak: makilak,
harea, harriak …
o
Eraikuntzak sortzekoak
(askatasunez nahi dutena sortzeko aukera eskaintzen dutenak)
o
Esploratzeko material naturala: harriak, harea, lurra, fauna).
o
Manipulatzeko materialak (testura
ezberdinetako tokiak, hainbat kolore besteak beste)
o
Sortutako materialak (kulunkak,
txirristak).
·
3, Ikuseremu ezberdinak: haurrak
toki batetik bestera mugitzeko eta ezkutatzera jolasteko.
·
4, Arriskuaren eta erronken
sentsazioa sortu behar da toki aspergarriak ez bihurtzeko eta haurren
potentzialtasuna garatzeko. Adibidez, material naturalen bitartez, zehazki
enbor eta harri ezberdinak erabilita, bide baten modukoak sor daitezke arrisku
eta erronka sentsazioa izan dezan.
·
5, Jolas mota ezberdinetan parte
hartzeko aukera. Horretarako, jolas eskaintza anitza egitea. Horregatik, Haur
Hezkuntzan egiten den eskaintzan jolas mota batzuk kontutan hartu behar dira.
Jolasak dimentsio kognitiboaren eta sozialaren arabera sailkatzen badira:
o
5.1. Jolas kognitiboari
dagokionez: jolas funtzionala, eraikuntza jolasa,
jolas sinbolikoa eta araututakoa.
§ Jolas funtzionala: akzio bat pertsona batekin,
objektu batekin edo gorputzarekin errepikatzean oinarritzen da Jaiotzetik bi
urtera. Zentzumenen garrantzia aitorturik, jolas funtzionalak ekarpen handia
egiten dio haurrari, garapen motorean besteak beste.
§ Eraikuntza jolasa: Lehenengo urtean hasten da
jolas hau garatzen eta urtetik urtera aldatuz doa. Haurren sormenean,
motrizitate finean, arretan, begi-esku koordinazioan edo memorian.
§ Jolas sinbolikoa eta dramatikoa: bi urtetik
zazpi urte bitartean. Bertan rol aldaketak eta fantasia izaten dira; gainera,
jolas mota hau haurraren garapen kognitibo eta afektiboaren oinarria izaten da.
Haurrek sormena eta hizkuntza garatzen dute, errealitatea ulertzen dute eta
ezagutza berriak ere garatzen dituzte. Jolas sinbolikoa bultzatzeko eskaintzari
dagokionez, gehiegi egituratu gabeko materialak hobesten dira.
§ Araututako jolasak.
o
5.2. Jolas sozialari dagokionez: Haurrak elkarrekin jolasteko aukera. Garapena:
§ Lehenengo bi urtetan: haurra ez da inorekin jolasten, bere
gorputzarekin jolasten da, beste haur batzuk behatzen egoten baita.
§ Bi urterekin: jolas paraleloa garatzen du. Beste haur batzuen alboan
jolasten da, sarri objektu berberarekin, baina, beren arteko elkarrekintzarik
gabe.
§ Hiru eta bost urte bitartean: Talde jolasa garatzen dute. Haurrek
jolasa partekatzen dute eta elkarri hitz egiten diote, nolabait, jolasa beraien
arteko elkarrekintzan oinarrituta dago.
o
5.3. Zentzumenen araberako
sailkapena:
§ Bost eremutan, gehien eragindako zentzumenaren arabera: bisuala,
ukimena, usaimena, dastamena eta entzumena. Musika eragiteko materiala
adibidez.
§ Jolas mota guztiak gauzatzeko espazio zabalak, hainbat gunetan
antolatuta: eskalatzeko area, estrukturatu gabeko materialen tokia, eraikuntzen
area, naturaren lekua, ikusmenaren area, zentzumenen area, musika eta
mugimenduaren area eta, azkenik, asanbladako tokia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina