Haurren basoa Zizurkilen egitasmoa


Zizurkilgol herriguneko komunitatea indartzeko espazio ludikoen azterketa ezinbestekoa da. herriBIZIgune elkartean sortu zenetik bere agendan hainbat ekimen izan ditu, haurrek duten espazio ludikoaren azterketa eta sustapena horietako bat da. PARTEHARTZE ZABALA ETA ANITZA da ekimen honen lan dinamika eta lan egiteko honako metodologia proposatzen dugu:


  • Parte hartuko duen hezkuntza komunitatea:
·      San Millan eskola txikiko haurrak protagonista nagusiak izango dira.
·      San Millan eskola txikiko gurasoen komunitatea haurren laguntzaileak izango dira.
·      San Millan eskola txikiko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea-k haurren bidelagunak izango dira.


  • Urratsak:
·      Haurren nahiak, interesak eta beharrak ezagutzeko:
o   saioa:
§  “Erraldoi berekoia” (Urtxintxa Proiektua – 5 urte) ipuinaren lanketa
§  Egunerokotasunean aisia non garatzen duten eta zertan aritzen diren galdetuko zaie haurrei.
o   saioa:
§  Kanpoko espazio batean, haurrek euren jolasa garatzeko, zer jarriko luketen (egiturak, materialak …) marraztu.
o   saioa:
§  1, Jolas gunearen maketa egin.
§  2, Haurrek emandako ideietan oinarrituta, irakasleek egiturak eta materialak pentsatu.
§  3, Irakasleen proposamenak familiekin partekatu eta proposamen berriak txertatu.
§  4, Proposamenak haurrei azaldu.
§  5, Materialaren bilketa: paletak, gurpilak, enborrak, harriak…
§  6, Egiturak sortu.
§  7, Jolas gunearen kokapena eta  antolaketa erabaki.
§  8, Jolas gunea muntatu.
§  9, Jolas gunearen mantenua bermatu
§  10, Balorazioa egin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina