2020(e)ko apirilaren 10(a), ostirala

herriBIZIgune elkartearen ekimen berria

Duela urtebete herriBIZIgune ekimenari hasiera eman genion. Bertako produktu eta ekoizleekin batera kontsumo taldea antolatzea eta sustatzea izan da martxan jarri dugun lehenengo proiektua. Behin proiketu hau bere bidea bermatu ondoren, Zizurkilgo herrigunea indartu dezakeen beste proiektu bat martxan jarri nahiko genuke eta horretarako guztion partizipazioa ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Herrigunean haur parke sozial bat eraki nahi dugu. Horretarako dinamika bat piztu nahiko genuke eta dinamika horretan zizurkilgo herritarren iritzia eta partizipazio gauzatu nahi ditugu.

Koronabirusen pandemia kudeatzeko bizi dugun konfinamendu egoera hau proiektua martxan jartzeko aukera bat izan daiteke. Horretarako iritziak jasotzeko eta partekatzeko blogune hau antolatu dugu. Batzuk informazioa jasotzeko gune hau erabiliko duzue, beste batzuk zuen iritziak emateko, ... iritzi espazio hau guztiona da, beraz, PARTE HARTU!

Ez dago esan beharrik BETI aurrez aurreko harreman eta komunikazioari garrantzia emango diegula eta, beraz, blog honekin proiektu honi hasiera besterik ez diogula eman nahi. Aukera izan bezain laster aurrez aurreko harremanari ekingo diogu.

2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

Ekarpena

Francesco Tonucci pedagogo italiarraren Haurren hiria izeneko proposamenean oinarriturik  sortutako lanketa da “haurren basoa Zizurkilen” . Pedagogo honek hirietako eta herrietako kaleak jolasteko, elkartzeko eta harremanak sustatzearen aldeko  proposamena egiten du. Bere esanetan, hirietan elkartzeko espazioak gero eta gutxiago omen dira eta, askotan, hirien antolamendua egiterakoan,  interes komertzialak gailentzen dira. Hiriak antolatzeko  garaian, haurren beharrak eta nahiak kontutan hartzen badira, errazago erantzungo zaie hiritar guztien beharrei. Haurrak gai dira berentzako espazioak pentsatzeko eta moldatzeko.